martes, 15 de marzo de 2016

Auzo jaiak

AUZO JAIAK OSPATZEKO LEHEN BAIMENAK EMAN DITU UDALAK.

2016/03/15

Olabarrietako jaiak izango dira lehenengoak eta Murgia eta Kasablankakoak aldi berean ospatuko dira

Herri kirolak Olabarrietako jaietan
  Neguko etenaren ondoren, auzo jaiak ospatzeko baimen eskaerak hasi dira udaletxera iristen eta Tokiko Gobernu Batzarrean aztertzen. Oraingoz, hiru auzori eman zaie jaiak ospatzeko baimena: Olabarrieta, Murgia eta Kasablankari.
  Ohikoa denez, lehenengoak, Olabarrietako jaiak izango dira, apirilaren 29tik maiatzaren 1era bitartean ospatuko dira. Murgia eta Kasablankakoak berriz,  batera etorriko dira aurten, maiatzaren 13tik 15erako asteburuan, alegia. Murgian, Azentzio eguna ospatzen dute eta hori Aste Santuaren arabera finkatzen da egutegian. Kasablankan, San Isidro ospatzen da eta hori egun finkoan da beti, maiatzaren 15ean. Aurten, Murgian eta Kasablankan, auzo jaiak asteburu berean ospatuko dira, esan bezala. Udalak, hiruretarako baimena eman du eta eskatu duten azpiegitura eta material laguntza ere baimendu du. Oholtza, Gaztelekuko musika ekipoa, taberna barra, hesiak eta bestelako materiala dira auzo jaietako antolatzaileek Udalari eskatzen dizkiotenak. Baita diru laguntza ere.
  Kaleko edo auzoetako jaiek tramitazio bide ezberdina izaten dute; kale inguruko jaiak Kultura departamentutik tramitatzen dira eta diru laguntza ere, jaietarako dagoen diru poltsatik bideratzen da. Landa auzoen kasuan berriz, baimena, Nekazaritza departamentutik bideratzen da eta dirua,Auzotasun programatik ordaintzen da. 
  Oñatin auzo eta kale jaiak bizirik daude. Apirila amaieratik San Migelak pasatu bitartean, eta ondoren ere Uribarri eta Berezaoko auzo jaiak tarteko, ospakizunik ez da faltako. Aurtengo lehen jaiak ospatzeko baimenak eman ditu jada Udal Gobernu Taldeak.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario