jueves, 10 de marzo de 2016

Fitness jardueren festa

OK MAGAZINEA

2016-03-10 15:20:40
II. ZHUNBATOIA ETA VI. ARETO BIZIKLETA MARATOIA EGINGO DIRA ZUBIKOAN
200 pertsonatik gora elkartuko ditu larunbateko fitness jaiak
Fitness jardueren festa handia egingo da larunbatean Zubikoa Kiroldegian. Egun osoko egitaraua antolatu dute E-goitek enpresako arduradunek. Goizean bi orduko Zhunba maratoia eta arratsaldean, hiru orduko areto-bizikleta saioa ikusi ahal izango da Zubikoako kantxa nagusian. 200 pertsonatik gora elkartuko ditu jaialdiak.

Oñatiko kirol egutegian egonkortuz doan ekintza da areto-bizikleta maratoiarena. Seigarren ekitaldia izango da asteburukoa eta pasaden urtean egitarauan sartu zuten Zhunba maratoiak berriz, bigarren aldia beteko du larunbat goizean. Bi ekintzak elkarturik, 200 lagunetik gora bilduko dira Zubikoako kantxa nagusian eta alde horretatik, «oso pozik» azaldu dira antolatzaileak. Zhunbatoiak 80 bat lagun elkartuko ditu eta spinning maratoian 129 lagunek eman dute izena: «Oñatiarrak badaude, baina gehienak, inguruko herrietatik etorriko dira» zioen atzo Asier Arregik Oñati Irratian.


Goizeko 10:00-12:00etara II. Zhumbatoia egingo da. 2 orduko musika saio koreografiatua. Arratsaldean berriz 16:00 hasi eta 19:00 bitartean, areto-bizikleta maratoiaren seigarren edizioa ospatuko da. 40 minutuko lau saiotan banatuko dira klaeak eta saiotik saiora, bost minutuko atseden tarteak iragarri dituzte. Bukaeran, luzaketak egin eta ikasle fidelenek sariak jasoko dituzte.

Oñati egoitza finko

E-goitek enpresak bailarako herri ezberdinetan eskaintzen ditu bere zerbitzuak eta maratoiaren aurretik prestaketa saio ezberdinak beste herri batzuetan egin badira ere, saio nagusia, Oñatin egiteko apustua egin dute betidanik: «Lehen edizioa hemen egin genuen eta Udalak beti eskaini digu bere babes osoa. Horregaitik erabaki dugu maratoiak Oñatin mantentzea» zioen atzo Arregik.

Maratoiei buruzko beste hainbat xehetasun ere eman zituen E-goitek enpresako kideak. Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:


Areto bizikleta maratoiko iazko irudia. Argazkiak: E-goitek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario