martes, 15 de marzo de 2016

Goiaz! azoka

Gaur ireki dute Debagoieneko Lanbide Heziketaren Goiaz! Azoka

Jokin Bereziartua 2016-03-15 15:13   HEZKUNTZA  DEBAGOIENA BERRIAK
Debagoieneko Lanbide Heziketaren Goiaz! azokak gaur ireki ditu ateak. Kulturateko klaustroan eskualdeko zazpi ikastetxetako Lanbide Heziketako zentroak eta beste zenbait erakunderen eskaintzak bertatik bertara ezagutzeko aukera dago bihar arte. Aurtengoa zazpigarren edizioa da.
Martxan dago Goiaz! azoka eta bihar eguerdira arte Lanbide Heziketak Debagoienean duen eskaintzaren zentro izango da Kulturateko klaustroa. Zazpigarren edizio honen irekiera ekitaldian nabarmendu dutenez, "erronka handia" da Lanbide Heziketa eta, aldi berean, "ezinbestekoa".
Gainera, hezkuntzaren, enpresaren eta gizartearen arteko zubi-lan "oso garrantzitsua" egiten duela ere azpimarratu dute. Eta ikasle zein gurasoentzat Lanbide Heziketak eskaintzen dituen aukerak gertutik ezagutzeko "aukera ederra" da Goiaz! azoka.
DBHko zein batxilergoko ikasleek begi onez ikusten dute Goiaz azoka, etorkizunean zer ikasiko duten argi izan edo ez. Goiaz! azokak prestakuntza eskaintza, enplegu zerbitzuak, tailerrak eta hitzaldiak eta aparatuak zein esperimentuak gertutik ezagutzeko aukera eskainiko du aurten ere.
Gaur (09:30-13:30 eta 16:00-19:00) eta bihar (09:30-13:30) egongo da zabalik azoka. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario