martes, 15 de marzo de 2016

Jon Altube eta Gorka Otamendi bikote oñatiarrak hirugarren postua eskuratu zuen...

OK MAGAZINEA

2016-03-15 13:43:44
IBILBIDE GOGORRENA HAUTATU ZUTEN OÑATIARREK
Altube eta Otamendi hirugarren, Alta Ruta Pyrene lasterketan
Jon Altube eta Gorka Otamendi bikote oñatiarrak hirugarren postua eskuratu zuen igande goizean Isaban jokatu zen Alta Ruta Pyrene mendi eski lasterketan. Txantxikuarrek lehia estua mantendu zuten gerora laugarren helmugaratu zen bikotearekin.

Igande goizean Alta Ruta Pyrene izeneko mendi eski lasterketaren laugarren ekitaldia lehiatu zen Isaban. Bikoteka egiten den lasterketa goizean goiz hasi zen. 08:30 A ibilbideko parte-hartzaileak abiatu ziren eta hamar minutu beranduago, B ibilbidekoen txanda izan zen. Lehen ibilbideak 2000 metroko gora-behera positiboa pilatzen zuen eta ibilbide motzak berriz, 1200 metrokoa. Linzako aterpetxearen ingurune zurituetan aritu ziren lehiakideak eta lasterketan izan ziren eskiatzaile guztien artean, Jon Altube eta Gorka Otamendi oñatiarrek lan bikaina egin zuten.

Oñatiko bikotea, ibilbide gogorrenean aritu zen eta 4:23:18 segundutan iritsi zen helmugara. Fidel Jimenez eta Patxi Rubio Nafarrak gertu izan zituzten momentu oro baina zorionez, podiumeko azken postua txantxikuarrentzat izan zen. Imanol Armendariz eta Juanjo Goikoetxea (3:49:51) izan ziren bigarrenak eta garaipena, Iosu Martin eta Ion Cadarsok (3:30:04) eskuratu zuten.

Altube eta Otamendi igandeko podiumean. Argazkia: Alta Ruta Pyrene

No hay comentarios:

Publicar un comentario