jueves, 17 de marzo de 2016

Katealegaia

Katealegaiaren industria planta berria inauguratu dute Oñatin

Amaia Txintxurreta 2016-03-17 15:39   
Irekiera ekitaldian, Katealegaia proiektuaren garrantzia azpimarratu dute, eskualdean desgaitasunen bat duten pertsonentzako lan aukera berriak sortzen dituelako. 4.100 metro karratu dituen eraikinean, erdia ekoizpen industrialera bideratuta dago, eta desgaitasunen bat duten 50 langilek dihardute bertan lanean.
Gizarte Politikako Diputatu Maite Peña, Oñatiko alkate Mikel Bian, Once-Gipuzkoako zuzendari Encina Rey, Lanbiden Lan Aktibaziorako zuzendari Gotzone Sagardui eta KLko presidente Pablo Núñez izan dira eguerdian egin den irekiera ekitaldian. Guztiak bat etorri dira, esatean, horrelako baliabideak oso garrantzitsuak direla desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko.

Zorion hitzak

Biain alkateak KL enpresa zoriondu du lan merkatuan dauden beste edozein enpresa bezala lehiatzen delako. Once-Gipuzkoako zuzendariak, bestetik, adierazi du garrantzitsua dela KLk dituen balio sozialak.
Lanbideko Aktibazio zuzendariak, berriz, azpimarratu du lanaren eskutik datorrela pertsonen inklusioa,
eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatuak ildo beretik adierazi du pertsonen gizarteratzea helburu ez ezik, apustua ere badela eurendako.

Bisita gidatua

Bisita gidatua egin dute instalazioetatik, ordezkari horiek eta KLko presidenteak hitz egin ostean, eta bertaratutakoek aukera izan dute langileek Polmetasarendako, Tesarendako edo Ulmarendako egiten dituzten proiektu industrialak zeintzuk diren ikusteko.

800 langile

Oñatikoarekin, Katealegaiak 12 planta industrial ditu guztira Gipuzkoan, eta 800 lagun inguruk dihardute horietan lanean; horietatik herenak desgaitasun larria du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario