martes, 8 de marzo de 2016

Miren Josune Bikuña eta Iker Arkauz Gipuzkoako txapelketako podiumean

ok magazinea
2016-03-07 18:44:25
BETERANOETAN ETA SUB23 AZPITXAPELDUN IZAN DIRA
Miren Josune Bikuña eta Iker Arkauz Gipuzkoako txapelketako podiumean
Larunbat arratsaldean Eibarko Duatloiaren hogeitabostgarren edizioa jokatu zen. Sprint distantziako Gipuzkoako txapelketa ere lehiatu zen bertan eta emakumezkoen beterano eta gizonezkoen 23 urtez azpikoen kategorian Miren Josune Bikuña eta Iker Arkauz oñatiarrak, azpitxapeldun izan dira.

Eguraldi baldintza oso kaxkarrekin lehiatu zen larunbatean Eibarko Duatloiaren XXV. ekitaldia. Euskal zirkuituko hirugarren proba puntuagarria, sprint distantziako (5km-19km-2.5km) Gipuzkoako txapelketa izan zen eta probako irabazleak saritzearekin batera Gipuzkoako distantziako duatleta onenak ere beraien errekonozimendua jaso zuten. Probako irabazleak, Aitziber Urkiola (Saltoki Trikideak) eta Oier Ariznabarreta (Mugarra T.T.) Izan ziren. Gipuzkoako txapela berriz, Urkiolak emakumezkoetan eta Hossain Kaanache oriotarrak eraman zuten gizonezkoetan.

Oñatiarrak maila onean

Eguraldi euritsu eta hotzari aurre eginez, hainbat txantxikuar aritu ziren Eibarko proban eta guztien artean nabarmentzeko hainbat marka lortu zituzten. Miren Josune Bikuña zazpigarren postuan iritsi zen helmugara eta emakumezkoen beteranoen (V1) mailan, Gipuzkoako azpitxapeldun izatea lortu zuen. Iker Arkauzek ere errekonozimendu bera eskuratu zuen 23 urtez azpikoen artean.

Podiumetik kanpo baina sailkapen orokorrean bederatzigarren postuan iritsi zen Xabier Luisen lasterketa ere, goraipatzekoa izan zen. Hiru protagonistak oñatiarrak izan arren, egun Antxintxika Triatloi taldeko ordezkariak dira eta Arkauzek dagoeneko ziurtatu du larunbatean etxeko proban izango dela.

Sailkapen ofizialak [hemen].


Bikuña eta Arkauz aurtengo denboraldian. Argazkiak: Ruper Arkauz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario