sábado, 16 de abril de 2016

Altuna eta Fuente.

ok magazinea

2016-04-15 14:23:00
HIRUGARREN POSTUAN AMAITU DUTE URTEKO LEHEN PROBA
Denboraldia hasiera ona, Altuna eta Fuenterentzat
Zaharrak berri. Iazko indar, ilusio eta emaitza berdinekin hasi dute denboraldia Mikel Altuna eta Erik Fuente oñatiarrek. Pasaden larunbatean hasi zen Focus Kopa eta txantxikuarrek, Rally bikain bat lehiatu zuten hirugarren postu garrantzitsua eskuratuz.

Iazko bide beretik hasi dute denboraldia Mikel Altuna eta Erik Fuente oñatiarrek. Ikasturte bikaina burutu zuten pasaden denboraldian Focus Kopan eta urte guztian izandako erregulartasunari esker, hirugarren postuan amaitu zuten denboraldia. Ordutik hona, hileek aurrera egin eta bidean aurkari gogorrak irten badira ere, Oñatiko bikoteak maila oso altuan jarraitzen duela erakutsi berri du.

Pasaden asteburuan ekin zioten aurtengo Focus Kopari Nafarroan. Los Arcos ondoan jokatu zen lasterketa eta oñatiarrek Rally bikaina osatu zuten. 23, 16 eta 6 kilometroko hiru zatitan banatu zen proba. Bakoitzari bi zeharkaldi egin behar zizkioten lehian izan ziren pilotu guztiek eta emaitza guztiak jaso ostean, Altuna eta Fuenteren autoa eguneko hirugarren azkarrena izan zen. Garaileak iazko txapelketa irabazi zuten Iñaki Ubiria eta Gorka Biain izan ziren eta podiumeko bigarren postua, Iker Barruetabeña eta Borja Eginok osatu zuten.

Balorazio positiboa

Asteburuko emaitzaren ostean, ilusioz ikusten dute aurtengo denboraldia oñatiarrek. «Txapelketa hasi besterik ez da egin eta aurretik beste bost proba puntuagarri gelditzen dira. Autoa iazko berbera da ez diogu ezer hobetu. Hori horrela lehen lasterketan onenekin egon ahal izateak, konfidantza handia emango digu aurrera begira» onartu dio Fuentek OK Magazineari.

Hurrengo lasterketa maiatzaren 22an lehiatuko dute Hueskan eta arazorik ez badute, «txapelketa guztia lehiatu eta ahalik eta emaitza hoberenak lortzen» saiatuko direla aitortu du kopilotuak. Focus Kopa ez ezik, Open Sportech txapelketan -iaz bigarrenak izan ziren- paper ona burutu nahi dute txantxikuarrek

Altuna eta Fuente podiumera igo dira denboraldiko lehen lasterketan. Argazkia: Lander Zabalet

No hay comentarios:

Publicar un comentario