viernes, 20 de mayo de 2016

Habeas Corpus + Zarpazo! a Cicatriz + D-Pintxos + Txipittu

Musika zuzenean.com
habeas-corpus-zarpazo-a-cicatriz-d-pintxos-txipittu18544574801463007282.jpg

Maiatzaren 20an Errekalde auzoko jaiak ospatuko dira Oñatin! Egitarau txukuna prestatu dute, eta gaueko 21:30etatik aurrera kontzertua izanen da. Lau izanen dira oholtza hartuko duten bandak, musikalki, hardcorea, punka, eta skarocka entzuteko aukera izanen delarik!

Ohiturari jarraituz, Rock kontzertu potente bat izango dugu aurten ere Oñatiko Errekalde auzoko jaietan, Habeas Corpus, Zarpazo a Cicatriz, Txipittu eta D-Pintxos taldeekin. Kontzertu aurretik, arratsaldeko 19:30tan, bertako eta inportazioko garagardo dastaketa izango da kontzertu gunean. 

Zarpazo! a Cicatriz
Gasteizko Adurtza auzoaren eta Aguraingo kaleen artean sortzen da Zarpazo! a Cicatriz taldea. Taldea, Gaizka Etxebarrieta, (Cicatriz taldeko ahotsa izan zen Natxo Etxebarrietaren anaia), Santi (Sálvate Si Puedes), Andoni (124), Igor (Desterrados, Disturbio) eta Unai (Esnatu) osatzen dute, guztiak, arabako punkrock taldeetan arituak.

Gasteizko talde mitikoa gogora ekarri nahi izan dute, 80. hamarkadan gurean izan zen punk talde handiaren kantuak zuzenean joz berriz ere.

Habeas Corpus 
Madrilgo Habeas Corpus taldeak hardcorea, hip hopa eta metala uztartuko ditu zuzeneko oldarkorrean. Oraingoan 'O todo, o nada' (Maldito Records diskoetxea) aurketzuko dute gurean, aldarrikapena nagusi duen disko indartsua. 

D-Pintxos
2009ko otsailean sortu zen D-Pintxos taldea Legazpin, Gipuzkoan. Euskal talde rockeroen bertsioak egiten hasi zen taldea, tronpeta eta tronboiaren laguntzaz ukitu pertsonala ematez. Urte hauetan guztietan bi disko kaleratu dituzte, horietako azkena, 'Ahotsak' izeneko lan luzea. Hamaika abestiz osatua, ska rock giro dantzagarriak nagusitzen dira bertan.

Azken boladan taldekide aldaketak izan dira taldean, eta aro berri bat zabaldu dute eszenatokietara itzultzearekin batera.

Txipittu
Txipittu, 2015ian sortu zan Oñatiko talde bat da. Kaskamotz-Oi! doinuak landu eta ahal duten neurrian Oñatiko euskeran abesten dute, baita bertsioak euskeratu ere, horren adibide 'Kaskamotz' abestia (Zakarrak taldearen skinhead abestiaren moldaketa). Errekaldekoa 6. kontzertua izango duten arren, aurretik beste talde batzutan ibillitako musikariak dira, esaterako, Ez!, Buruhilketa, Nos la suda... Laister lehen maketa bat grabatzekoak dira.

Txipittu
https://m.facebook.com/profile.php?id=1290893857603680

Habeas Corpus sarean:
http://www.habeascorpus-grupoderiesgo.net

Zarpazo! a Cicatriz 
https://www.facebook.com/pages/Zarpazo-a-Cicatriz/646322058812080

D-Pintxos
http://musikazuzenean.com/d-pintxos

No hay comentarios:

Publicar un comentario