lunes, 16 de mayo de 2016

Herrien Arteko txapelketako final zortzirenetan izango da Oñat

ok magazinea
2016-05-16 10:55:38
FINAL ZORTZIRENETAN TOLOSA IZANGO DA AURKARIA
Oñatik aurrera egin du Herrien Arteko txapelketako lehen kanporaketan
Herrien Arteko txapelketako final zortzirenetan izango da Oñati. Ostiral iluntzean berriz ere 1-2 menperatu zituzten Zumarragako pilotariak eta emaitza horren ostean, merezimendu osoz gainditu dute kanporaketa txantxikuarrek. Aurkari berria Tolosa izango da.

Herriarteko pilota txapelketako final hamaseirenak gainditu ditu Oñatik. Iaz Bidania Goiatzen kontrako lehen kanporaketa galdu ostean, aurrerapauso handia eman dute txantxikuarrek bigarren urte honetan. Pasaden astean Oñatin 2 eta 1 irabazi ostean, ostiralean Zumarragan, 1-2 irabazi zuten berriro Aloñako pilotariek.

Kadeteek 22 eta 4 irabazi zuten eta gazte mailakoek berriz, 22 eta 8. Oñatin joanekoan gertatu zen bezala, eguneko porrot bakarra senior mailako pilotariena izan zen. Zumarragak 22 eta 7 irabazi baitzuen kanporaketako azken partidua.

Orain Tolosa

Final hamaseireneko kanporaketa gaindituta, aurkari gogorra izango du Oñatik hurrengo kanporaketan. Final zortzirenetan Tolosa izango baita Aloñako ordezkariek gainditu beharko duten herria. Joaneko partidak Tolosan jokatuko dira asteburu honetan eta itzulerakoak berriz, datorrenean Oñatin.
Ander Biain, artxiboko argazki batean

No hay comentarios:

Publicar un comentario