martes, 28 de junio de 2016

Gipuzkoako Itzulia 2016.

OK MAGAZINEA
2016-06-28 15:02:24
ATZO AMAITU ZEN SEGURAN LAU EGUNEKO LASTERKETA
Bigarren postuan amaitu du Gipuzkoako Itzulia Xabi Murgiondok
Atzo arratsaldean amaitu zen gazte mailako Gipuzkoako Itzulia. Ostiralean hasita, lau etapa ezberdin izan ditu aurtengo ekitaldiak eta egun guztietan izandako erregulartasunari esker, bigarren postuan amaitu du lasterketa Xabi Murgiondo Ulma-Aloña Mendiko txirrindulariak.

Gure probintzian dagoen gazte mailako proba garrantzitsuena jokatu berri da azken egunetan. Ostiralean  eman zitzaion hasiera Aian aurtengo Gipuzkoako Itzuliari eta lau egunez, etenik gabe errepidean ibili ostean, atzo amaitu zen lasterketa Segurako herrian. Garaipen edo podiumik gabe, baina erregulartasun handiarekin aritu da egunez egun Xabi Murgiondo Ulma-Aloña Mendiko txirrindularia. Bere ahalegina eta taldekideen laguntzari esker, bigarren postuan amaitu du sailkapen orokorrean.

Lau kilometroko erlojupeko motz batekin hasi zen ostiralean Gipuzkoako Itzulia. Aian osatu zuten atarikoan, 8. postuan amaitu zuen Murgiondok garailearengatik 10 segundu eskasera. Larunbatean berriz, Olaberrian hasi eta amaitu zen 75 kilometroko lasterketa eta txantxikuarrak, 7. amaitu zuen irabazlearengatik 28 segundura. Igandean etapa luzeena osatu behar izan zuten ziklistek Andoainen eta 93 kilometroen amaieran, 9. postuan zeharkatu zuen helmuga Murgiondok garailearen denbora berdinean. Atzo azkenik, 88 kilometroko etapa Seguran hasi eta amaitu zen, eta Ulma-Aloñako txirrindulariak 4. postua eskuratu zuen. Garaileak baino 19 segundu gehiago behar izan zituelarik helmuga puntuan.

Erregulartasun horri esker, Xabi Murgiondok bigarren postuan amaitu du Itzulia. Irabazlea Arabarrak taldeko Alejandro Caro izan da. Azken emaitza hau, urtean zehar egiten ari den lan bikainaren beste lagin bat gehiago izan da.

Ranking-ean hirugarren

Aurtengo denboraldian, gazte mailan, Gipuzkoan dauden ziklista onenetariko bat da Murgiondo. Federakuntzak argitaratzen duen ranking ofizialean hirugarren postua dauka uneotan oñatiarrak. 119 puntu pilatu ditu eta bere aurretik, Luis Mª Garikano (123 puntu) bigarren eta Luken Carbayeda (130 puntu) daude soilik. Azken hau da sailkapen honetako momentuko liderra.

Murgiondo Gipuzkoako Itzuliko etapa batean. Argazkia: Mª Mar Teran

No hay comentarios:

Publicar un comentario