miércoles, 27 de julio de 2016

140 kiloko atuna.

140 kiloko atuna erosi du Oñatiko arrandegi batek

Xabi Gorostidi 2016-07-26 17:43  OÑATI
200 lagun baino gehiagori jaten emateko hegalaburra lortu du Oñatiko arrandegi ezagun batek. Herrian dituzten hiru saltokietan saltzeko asmoz ekarri dute eta jada hainbat enkargu jaso dituzte. Tamaina handia izan arren kalitatea berdina edo onagoa dela adierazi du arrandegiko jabeak.
| 
140 kiloko atunak ez dira egunero ikusten Debagoieneko arrandegietan. Baina gaurkoan, Kantauri itsasoko hegalabur erraldoi bat salgai jarri du Oñatiko arrandegi ezagun batek.
Getariako Santa Ana itsasontziko arrantzaleek kostaldetik 40 miliatara harrapatu dutela azaldu du Rikardo Fernandez arrandegiko jabeak. "Getarian dagoen itsasontzirik onenetakoak harrapatu du. Labeldun atun gorria da, eta orain berau saltzeko dokumentazioa prestatzen ari gara."
Bertatik zenbat pertsonek jan dezaketen galdetuta zera adierazi du Fernandezek. "Pisua kontuan izanda 200 lagun baino gehiagok jan dezakete tamaina honetako atun batetik". Jada jaso dituzte inguruko jatetxe eta bezero askoren enkarguak eta atun erraldoia azkar salduko dutela uste du.
Arrainetan aditua ez den norbaitek pentsa lezake tamaina handia izatean kalitatea gal dezakeela era honetako pieza batek. Baina arrandegiko jabearen esanetan, atuna zenbat eta handigoa izan, okela are xamurragoa izan ohi da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario