miércoles, 13 de julio de 2016

Izeberg

13/07/2016.
Ostiral hontan gaueko 21:00tan beste kontzertu bat egongo da Oñatiko Gaztelekuan, kasu hontan, Usurbil aldetik datorren Izeberg rock taldia egongo da.
2013an sortu zan talde hau Mendeku Itxua, Hotzikara eta Odolaren Mintzoa taldeetako kide desberdinekin. Ixak, Antton, Beñat eta Jokinek osatzen dauein taldiak gittarra elektrikuak melodia gozoz uztartzen dittu eta ekainian argitaratu berri dauein "Urik ez begi bistan" beraien bigarren lan luzia aurkeztera etorriko dia.
Sarreria doanekua izango da beraz, musikiaz gozatzeko beste aukera paregabe bat egongo da Gaztelekuan!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario