martes, 20 de septiembre de 2016

Artzain Txakur Txapelketa

Gazteek gertutik ezagutu dute Artzain Txakur Txapelketa

Amaia Txintxurreta 2016-09-20 13:08  OÑATI
Txakurrak ez direla jostailuak argi geratu zaie gaztetxoei, Miriam Ugarte albaitariak emandako azalpenen ostean. Artzain txakurren ezaugarriak ezagutu eta domekan Oñatin egingo den Artzain Txakur Txapelketa gertutik ezagutu dute gaztetxoek.
Joxe Mari Bengoa artzaina gaztetxoei azalpenak ematen, San Martinen. |  Ikusi handiago |  Argazki originala
San Martinen egin dute saioa goizean. Eta Miriam Ugarte albaitariak artzain txakurren inguruko azalpenak eman ostean, Joxe Mari Bengoa eta Jose Luis Madinabeitia artzainek erakustalditxo bat egin dute Eder eta Bat txakurrekin, domekan San Martinen bertan ikusi ahal izango den erakusketaren estilora.

Erreportajea, bihar telebistan

Goiena telebistan bihar eskainiko da bertan grabatutako erreportajea. Debagoiena zuzeneansaioan izango da 20:00etan, 21:00etan eta 22:30ean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario