lunes, 12 de septiembre de 2016

Xabier Gordoa garaile

ok magazinea

2016-09-12 10:16:01
DENBORALDIKO BIGARREN GARAIPENA DA
Xabier Gordoa garaile, Plentziako igeriketa zeharkaldian
Xabier Gordoa igerilariak sasoiko jarraitzen du. Udako oporraldiak pasa ostean, larunbatean itzuli zen lehiara oñatiarra eta Plentziako itsasdarrean jokatu zen zeharkaldia nagusitasun osoz irabazi zuen. Minutu batetik gorako aldea atera zion helmugan, bigarren sailkatuari.

Abuztuan bi asteko etenaldi txiki bat egin ostean, maila oso onean itzuli da Xabier Gordoa lehiaketetara. Itsas zeharkaldien denboraldia amaitzear den honetan, garaipen berri bat lortu du asteburuan Oñatiko igerilari indarstuak. Kasu honetan, Plentziako itsasadarrean jokatu zen I. zeharkaldiko igerilari onena izan zen Gordoa.

Egitarauak hiru lasterketa eskaintzen zituen. 800 metroko motza, 1.500 metroko ertaina, eta 3.000ko trabesia luzea. Azken honetan lehiatu zen txantxikuarra eta izena eman zuten 109 igerilarien artean onena izan zen. Gordoak 00:39:39 osatu zuen ibilbidea eta nagusitasun osoz eraman zuen garaipena. Minutu eta hamazazpi segundu atera zizkion German Zubiaurre bigarren sailkatuari, eta minutu eta hogei Jokin Olabarrieta hirugarrenari.

Xabier Gordoa Plentziako podiumean

No hay comentarios:

Publicar un comentario