lunes, 31 de octubre de 2016

Arrikrutz Aloña mendi Ziklo-kross taldearen aurkezpena.2016.

Argazkia:Santi Mendiola.

29/10/2016.

50 Ueteurreneko liburuan aurkezpenarekin batera ARRIKRUTZ ALOÑAMENDI ziklo-kross taldea 2016-2017 denboraldirako izango dituen txirrindulari eta egitasmo guztiak erakutsi zituzten Udaletxeko areto nagusian. Kadete eta Junior mailako lau txirrindularik osatuko dute aurtengo taldea.

Seigarren urtez jarraian, Aloña Mendik ziklokros taldea izango du eta alde horretatik oso pozik agertu ziren ordezkariak aurkezpen ekitaldian.

  Denboraldia, urriaren 8an hasi zen Orduñan (Bizkaia) eta guztira, hemezortzi lasterketa izango dituzte egutegian; tartean Oñatin jokatuko dena.

Hauek ibiliko dira lehian denboraldi berrian: 

Kadeteetan.  Ander Blazquez, Unai Cueva eta Aritz Torres.

Junior mailan. Ander Gartzia eta Garazi Erostarbe (Caja Rural). 

Zuzendariak. Iker Arkauz, Julen Arkauz eta Xabier Aiastui.

Koordinatzaile lanetan:

Josu Alberdi,Ruper Arkauz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario