viernes, 4 de noviembre de 2016

Arropen azoka Santa Marinan.

5/11/2016


Larunbateko arropen azoka Santa Marina plazan egingo da

Foruen enparantzako jolas lekuan larunbat goizetan egiten den arropen azoka Santa Marina plazan egingo da, Gernikako arbolaren egoera zein den behar bezala aztertu arte. Gogoratu, plazako berdegunean dagoen haritz haundiari adar bat erori zitzaiola orain dela bi aste. Kanpoaldetik begiratuta, itxuraz, ondo dago zuhaitza, baina barruko egoera zein den ondo aztertu nahi dute udaleko arduradunek. Aditu batek egingo du azterketa datorren astean, eta ondoren erabakiko da zein neurri hartu. Baina, bienbitartean, larunbatetako arropen azoka Santa Marina plazan egingo da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario