miércoles, 9 de noviembre de 2016

RUPER ORDORIKA - GURIA OSTATUAN - HAMAR NEGU



26/11/09

Ruper Ordorikak disko berria dauka: "Guria ostatuan".



New Yorken grabatu duen lana asteartean aurkeztuko du Bilboko Elkar aretoan.
  Guria Ostatuan diskoak  haize berriak dakartzala iragarri du Elkar argitaletxeak. Disko berrian, Ruper Ordorikak idatzi eta ondutako poemak musikatu ditu oñatiarrak eta abestiei nortasun berezia ematen dioten atmosfera klasiko bezain kontenporaneoa lortu duela diote argitaletxeko iturriek. Diskoa New Yorken grabatu da eta nahasketa lanak Jonen Ordorikak egin ditu Azkarateko estudioan.
  Aurrerapen gisa, Hamar negu abestia zabaldu zen atzo sare sozialetan. Baina diskoaren aurkezpeneko prentsaurrekoa astearte goizean egingo da. Hitzordua, Bilboko Elkar aretoan egin da 11:00etan.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario